Stop motion

Gizartearen garapenarekin batera, jendartea osatzen duten baliabideen garapena gertatu dela argi dago. Horregatik egungo komunikatzeko era nagusia aurrez aurre bada ere, IKT-ek toki esanguratsu bat hartzen dute.

Gizarte hezkuntzari dagokionez, alde batetik, ondo daude IKT-ak erabiltzea, esaterako: urrun dagoen pertsona bati gure laguntza eskaini diezaiokegulako edo subjektuaren testuinguruaren inguruko informazioa bilatu dezakegulako. Ordea, beste aldetik, IKT-en ondorioz ez gara hainbeste era zuzenean harremantzen, horrek gailuekiko dependentzia handia ekarri duelarik.

Hortaz, IKT-ak osagai laguntzaile bezala erabili behar ditugula uste dut, baina ezin gaitezke erori horiek ekartzen duten erosotasunaren dependentzian, horrela ez delako gure izaera garatzen. Gainera,
gizarte hezitzaile izango garen heinean, beste alderdi batzuk garatu behar ditugulako, adibidez: enpatia, errespetua, entzutea...

Guzti hori kontuan izanik, irakasgaiko 2. praktika txertatzen dut sarrera honetan. Hau IKT-en inguruan mintzatzen garen bideo bat da, Eskarola taldearen eskutik:

Comentarios

Entradas populares