Blog-aren sarrera

Nire taldean, Eskarola taldean, hautatzeko eduki ditugun proiektuetatik ondorengo bi hauek aukeratu ditugu: Decidim eta Harinera Zaragoza. Ondoren, lan hau burutuz. 

Bi proiektuak baliagarriak iruditu zaizkidan arren, ni Harinera Zaragozan zentratu naiz. Honetan, herritarren parte hartzea eta proiektu berrien sorkuntza helburutzat duen espazioa izanik, herriaren inguruko erabakiak hartzen dira era asanbleario batean. Gainera, gizartean gehiago nabarmendu beharko liratezkeen bi gai lantzen dira, ingurugiroa eta sormena. Hau gustuko izan dut herriaren parte-hartzea sustatzen bada ere, kritikotasuna garatuz, esanguratsuak ez diren gaiak lantzen direlako.

Ordea, zuzenean IKT-ekin lotuta ez dagoen arren, instrumentu hauen bidez beharrezkoa den informazioa lor dezakegu, esaterako: informazioaren transmisiorako, kontakturako, proiektua plazaratzeko... Gaur egun, Harinera bezalako proiektuak urruneko jendeari helarazteko ezinbestekoak dira, nahiz etan hauek proiektuan zuzenki erabiltzen ez diren.

Gu gizarte hezitzaile izango garen heinean, proiektu honetan sustatzaile bezala jardungo genuke, baita proiektua eduki hezitzailez betetzen ere, hori guretzat onuragarria izanik.

Comentarios

Entradas populares